2010/12/20

Zorionak mozoluk!

Ondo ondo pasa oporretan eta  GUTXI KONTSUMITU jaiotan! Lur planetak sano eskertuko dizue, baita planetako milioika eta milioika biztanlek ere.

Zorionak berriro ere eta  jaso ezazue postaltxu bat geure partez:  

  KLIK EGIN HEMEN


Eskola Agenda 21 taldeko ikasle eta irakasleak.

2010/05/28

Beste mundu horretatik

Kaixo lagunok, agenda 21eko David naiz eta hemen duzue ikustea merezi duen bideo bat



Bideoa gustukoa baduzue hemen duzue osorik KLIK EGIN HEMEN.

2010/03/03

Goizeko kafea

Aupa mozoloak!

Kontsumoa eta Bidezko Merkataritza direla eta, ikastolako irakasle batzuek ere gure aletxoa jartzea erabaki dugu. Ez dugu mundua aldatuko, baina gauzak hobetzeko aurrera pausua da. Animo eta zuek ere eutsi!






Bidezko Merkataritzak kafea ekoizten duten Hegoaldeko herrialde eta gizakiei beren kafearen truke bidezko salneurria eskaintzen die, kanpoko laguntzaren beharrik gabe baldintza duinetan bizi daitezen. Hortaz, ikastolako irakasle eta langile kafezaleok hamaiketako kafea Bidezko Merkataritzakoa izatea erabaki dugu.

2010/02/21

Nazkafe

Zer moduz mozolo? Bazabiltza zeu ere ingurumenaren aldeko gauzatxoak egiten? Bai, ezta?

Aurreko ikasturtean DBH-ko ekoordezkariek bidezko merkataritzaren aldeko antzerki txiki bat egin zuten eta bideo bat ere egitea pentsatu genuen. Ia gustatzen zaizuen.

Olentzerok: Jagon gehiegizko kontsumoa!

Kaixo Mozoloak!

Hona hemen aurreko gabonetan Olentzerok agindutakoa. Txintxo ibili, bestela... ikatza!

2010/02/19

Ikasleon ohiturak: PAPER KONTSUMOAREKIKO JARRERA

Hori da mozoloak! Ikusi dugunez, gehienak paper kontsumoa murrizteko zerbait egitearen alde zaudete. Bikain! Pittinka-pittinka bete da murkoa eta gurean ere lortuko dugu.

Ikasleon ohiturak: PAPER KONTSUMOA

Aupa lagunak!

Ia zer deritzezue sortu ditugun grafikoei. Guztira 125 ikaslek erantzun duzue galdetegia. Eskerrik asko eta segi horrela, zuen laguntza behar beharrezkoa da eta. Zuen iradokizunen zain gaude. Animo!



Irakasleon ohiturak: KONTSUMOA

Aupa mozoloak!

Kontsumo-ohiturei buruzko diagnostikoa dela eta, zuek bezala, irakasleok ere galdetegi bat erantzuteko aukera izan dugu. 27 irakaslek txintxo-txintxo bete dugu lana eta hemen dauzkazue jasotako erantzunei buruzko grafikoak. ( Energia kontsumoari buruzko grafikoa, Energia atalean ikus dezakezue nahi izanez gero )